Kapitalismoaren aurka #Maiatzak1Egin zuten ehunka pertsona

#Maiatzak1Egin iniziatibak Langileen Nazioarteko Egunean Bilboko kaleak hartzeko deia egin zion langile klaseari. Azken urteotan Maiatzaren Lehenak galdu duen borroka izaera berreskuratu eta kapitalismoaren aurka egiteko egun bihurtu nahi zuten atxikitutako kolektiboek. Argi dago langileen eguna ikasleon eguna ere badela eta, horregatik, ikasleriaren parte hartze handia izan zen.

Manifestazioa hasi baino lehen, omenaldia egin zen Deustuko Zubian langileriaren urteetako borrokari eta borroka horretan errepresioaren ondorio larriak jasan dituzten kide guztiei plakatxo bat jarrita:

“Langile borrokalari guztiei

Etsaiak eraildakoei

Espetxean ditugun kideei

Aske izaten saiatzen garenoi

Arnasa, indarra eta kemenaz

garaipenera goaz”

Behin hasierako ekitaldia bukatuta, manifestazioak Arriagara bidea hasi zuen Ertzaintzak “eskoltatuta”. Presentzia polizial handia egon zen ibilbide guztian zehar baina horrek ez zuen martxa antikapitalistak aurrera egitea galarazi. Gran Vian langileriaren prekarietatearen errudunak zeintzuk ziren argi utzi zen eta oihuen artean manifestaldia Arriagara heldu zen. Bertan, berriz ere, klase kontzientzia indartu eta gaurko sistema ekonomikoarekin bukatzeko beharra azpimarratu zen. Mobilizazioa bukatzeko hurbildutako ehunka ahotsek “Internazionala” eta “Eusko Gudariak” abestu zuten.

GORA MAIATZAREN LEHENA!

GORA LANGILEON BORROKA!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s