“Ikasleak eta Etxebizitza” mahainguruak apirilak 28 eta maiatzak 6

Asko eta asko gara nahi dugun hori ikasteko aukera etxetik urrun daukagun ikasleok. Honek, garraio publiko eza, honen frakuentzia baxua edota prezio garestiekin batera, baldintza duinetan bizi eta ikasi ahal izateko etxebizitza bat alokatu beharrera garamatza.

Bilbon ere, bagara Leioan edo Bilbon ikasi eta bertan bizi garen zabait ikasle. Hala ere, bilboko etxebizitzen alokairuen prezio ikaragarriek menpekotasun egoera batera garamatzate, emantzipatzeko aukera mugatuz, gure ikasketak baldintzatuz eta sarritan lan prekarioak onartzera bultzatuz alokairu hauek guri zein gure familiei suposatzen diguten zama arintzeko asmotan.

Baldintza duinetan ikasteko, baldintza duinetan bizi behar dugu, Etxebizitza eskubide bat bada ere, Bilbon bizi garen ikasle eta gazteontzat, eskubide baino pribilegio bihurtu da, bitartean milaka etxebizitza huts daudelarik inolako erabilerarik gabe bahituta espekulazioari bide emanez.

Etxebizitzaren arazoa ez da zerbait isolatua, ikasle eta gazte askori eragiten digun arazoa da, eta honen aurrean antolatzen hasi behar gara. Begi bistakoa da, instituzio publikoen partetik ez dagoela etxebizitzaren arazoari aterabiderik bilatzeko borondaterik, eta beraz ez du itxaroteak merezi.

Bilboko okupazio mugimenduarekin elkarlanean, ikasleon etxebizitza arazoaren gaineko hausnarketari ekingo diogu asteotan, okupazioa alternatiba erreal gisa planteatu, eta irtenbide indibidual zein kolektibo bezala duen balioa mahai gainean jarriz. Baina asmoa ez da hausnarketa hutsean geratzea, sareak sortu eta datorren ikasturteari begira etxebizitzaren arazoari erantzuteko planteamendu bat garatzea dugu helburu, alternatiba praktiko eta gauzagarri bat.

Horretarako gure burua tresnaz eta baliabidez hornitzeari ekin behar diogu. Datozen apirilaren 28an eta maiatzaren 7an, 18.00tan 7katu gaztetxean antolatutako kañatertuliak izango dira lehenengo zitak. Bertan,proiektu honetan interesatuak gaudenok elkar ezagutzeko parada izango dugu, sarea sortzen hasiz. Horretaz gain, zalantzak argitu eta bilboko okupazio esperientzia ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu. Ondoren, martxan jartzeko ordua izango da, praktikara nola eramango dugun erabaki eta lanean hasteko ordua!

EtxebizitzaKezkagarria eta ikasleoi modu hain zuzenean eragiten digun arazo honen aurrean guztiok gara beharrezko. Etxebizitza eskubidea dela uste baduzu etorri zu ere sarea eraikitzera! Lortuko dugu!

Bilbouni eta Leioako Ikasle Abertzaleak

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s