Gaur hasiko dira Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean II. Kontraekonomia Jardunaldiak eta horien helburua azaltzeko Sarrikoko Ekonomia Kritikoko Taldeko (@EKTsarriko) kide den Andoni Zulaikari elkarrizketa egin diote Arrosa Irrati Sareko Zebrabidea saioan.
Bertan, azpititulu modura “Europaren Erroetara” duten jardunaldien aurtengo helburuak “kapitalismoaren oinarrietara joan eta Europa mailan sistemako organo ezberdinek sortzen dituzten menpekotasunak aztertzea” izango direla azpimarratu du. Horrez gain, ” betiko ikuspuntu kritikoa mantendu eta gizartearen beharretan oinarrituko den eredu ekonomiko bati buruz hausnartzea” ezin garrantzitsuagoak direla aipatu du.
Elkarrizketa osoa entzungai hemen
Advertisements