“Ebaki Mozala” lelopean manifestazioa ostiralean

Espainiako Diputatuen Kongresuak joan den martxoaren 26an onartu zuen PPren “Herritarren Segurtasunerako Legea”. Egun horretan bertan, BUIAko kideek eskoletan salatu zuten herritarron oinarrizko eskubideen kontrako eraso Ebaki Mozalahori. Kalean bere etorkizun duinaren alde borrokatzen duten gazte eta langileak zigor ikaragarrietara kondenatu nahi dituzte mugimendu sozialei mozala jarriz eta sistema hegemonikoa mantenduz.

Horregatik, erregimen errepresiboa indartu nahi duen “Mozal Legea”ren aurrean Bizkaiko Gazte Eragileek manifestazioa deitu dute ostiral honetan, apirilak 17, Moyua Plazatik 18:30tan. Lotu eta isiltzeko inposaketen aurrean gazteek leloa garbi dute: “EBAKI MOZALA!”

Advertisements