Bizkaiko Ikasleon Jaialdia apirilaren 18an

Lan handiko bi hilabete (otsaila eta martxoa) izan dituzte Bizkaiko ikasleek: mobilizazioak, asanbladak, Herri Unibertsitate eta Herri Eskolak… Horregatik, oporraldiaren bueltan ikasleak jai giroan bildu nahi ditu Bizkaiko Ikasle Abertzaleak larunbat honetarako, apirilak 18, Errekaldeko Etxarri Gaztetxean antolatu duen Bizkaiko Ikasle Jaialdia-rekin

Jaialdiari eguerdian emango zaio hasiera 5€-tan egongo den Bertso Bazkariarekin. Arratsaldean, berriz, Eguenero Elektrotxaranga ibiliko da festa girotzen eta iluntzen hasi baino lehen Ekitaldi Nagusia egingo da. Hala ere, jaia ez da bertan bukatuko 20:00etatik aurrera ikasleak dantzan jarriko dituzten kontzertuak hasiko direlako: SUAIA eta LAHAINE, DJ Kanaky eta Bad Sound System besteak beste.

Egitarau bikaina parranda bota eta ikasleen artean harremanak estutzeko. Azterketen aurretik asteburuaz disfrutatzeko plan hoberik ote?

Bizkaiko Ikasle Jaialdia

Advertisements