EKT Sarriko-ren oharra:
Aurreko urtean I.kontraekonomia jardunaldiak antolatu genituen Sarrikoko Ekonomia eta enpresa zientzien fakultatean. Jardunaldi hauek, gaur eguneko eredu ekonomikoari, kapitalismoari, kritika bat egin eta horren aurrean dauden alternatiba desberdinak ezagutzera bideratu genituen. Hausnarketa askoren ostean, aurten jardunaldiei buelta bat eman eta sakontasun maila handiago bat ematea erabaki dugu. II.kontraekonomia jardunaldi hauek egungo eredu ekonomikoaren logika ulertzeko eta eredu honek norbanako edota herrien artean menpekotasunak sortzeko, zein tresna dituen ikusiko dugu. Horretarako, Europa hartuko dugu ardatz, Europaren erroetara joango gara, Europar Batasunaren sorreraren zergatiak ulertu, bere egituraketa nolakoa den eta ondoren mundu globalizatu honetan zein paper geoestrategiko-politiko jokatzen ari den beste herrialde batzuekin batera tratatu internazional desberdinen bitartez ikusiko dugu. Honekin batera, egungo eredu ekonomikoak botere ekonomikoei zein tresna eskaintzen dizkien herri eta norbanako desberdinak zapaltzeko aztertuko dugu, euren artean esaterako zorraren erabilera herrien arteko menpekotasunak sortzeko, edota moneta politikaren erabilera.
Jardunaldi hauetan ez dugu hitzaldi hutsetan geratu nahi, hitzaldiei garrantzia ematen diegu baina eztabaida da sustatu nahi duguna,horretarako, mahai-inguru desberdinak antolatu ditugu bi astetan zehar. II.kontraekonomia jardunaldiak sakontasun maila nahiko izango duten arren, ez dugu inor kanpoan geratzea nahi. Gaur egun, ekonomiaz jakitea oso garrantzitsua da gizartean ematen diren aldaketa desberdinak ulertzeko eta beharrezkotzat jotzen dugu jendeak ekonomiari eman beharreko garrantzia ematea. Beraz, gai hauetan galduta sentitu ahal den edonorentzat, aurretik bitarteko desberdinak(irakurketak, dokumentalak…) joango gara zabaltzen jendea jardunaldietara hobeto prestatuta joateko.
Beharrezkoa ikusten dugu gaur eguneko egoera sozioekonomikoari buelta ematea eta horretarako beharrezkoa da gure buruak eta ingurukoenak formatzea. Guk unibertsitate esparrutik era honetara egingo dugu ekarpena gure eredu ekonomikoaren eraikuntzan.
Beraz badakizue, apirilaren 15etik 23ra animatu eta parte hartu II.Kontraekonomia Jardunaldietan.
EKT Sarriko
[…] begira jarrita Bilbo aldera jo dugu gaurko saioan. Izan ere, bihartik apirilaren 23ra bitartean II. Kontraekonomia Jardunaldiak antolatu dituzte Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultatean. Horien berri izateko, […]
Atsegin dutAtsegin dut
[…] hasiko dira Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean II. Kontraekonomia Jardunaldiak eta horien helburua azaltzeko Sarrikoko Ekonomia Kritikoko Taldeko (@EKTsarriko) kide den Andoni […]
Atsegin dutAtsegin dut