Bilboko Herri Unibertsitatea – Hirugarren eguna

Bilboko Herri Unibertsitatearen azken egunean, alternatibak izan dira gai nagusia.

Gosaldu ostean, martxan dauden proiektuen berri izan dute ikasleek. Lehenbizi, “Boga garagardoa” artisau garagardoa ekoizteko kooperatiba ezagutu dute eta ondoren Lizarrako gazteek Denendako kooperatiba aurkeztu dute.

Gero, hasi berri diren proiektuen txanda heldu da. Buiaka! proiektu komunikatiboaren inguruko hitzaldia lehenbizi, Bilboko ikasle mugimenduari ahotsa emateko sortu dugun balibaidea. Ostean kolektibizatu.cc-ren funtzionamendua azaldu dute Sarrikoko bi ikaslek, edukien kolektibizaziorako plataforma, eta amaitzeko San Mameseko ikasleek IngeniHerria aurkeztu dute, ingeniaritza eta teknologia bera herriaren mesedetara jartzea helburu duen proiektua.

Amaitzeko, asanblada orokorra burutu da, hiru egun hauen inguruko hausnarketa eginez. Hala ere, ikasleek Herri Unibertsitatea ez dela hemen bukatu iragarri dute, alternatibak eraikitzen jarraituko dute herritik eta herriarentzako hezkuntza baten bidean.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s