Bilboko Herri Unibertsitatea – Bigarren eguna

Gaurkoan Bilboko Herri Unibertsitatea Sarrikon esnatu da atzoko egun alaiari afari jendetsu batekin amaiera eman ondoren. Goiz jaiki eta lanean gogotsu jarraitu ahal izateko  eta adimena pizteko “Esnatzeko dinamikak” egin dira  gosaldu aurretik.

Indarrez bete ondoren goizeko klaseak hasi dira “Teknologia eta kapitala”, “Historia ekonomialari batek kontatua” eta “TTIP eta EU2015” hitzaldiekin. Alde batetik, teknologiari lotutako hitzaldian gaurko gizarte kapitalistetan teknologiak eta zientziak daukaten papera analizatu  eta ondorioetatik alternatiba bat eratzen saiatu dira. Bestetik, Sarrikoko Ekonomia Kritikoko Taldeak kapitalismoaren historia eta honen fase ekonomiko ezberdinak erakutsi dizkie, Europa eta Estatu Batuen arteko nazioarteko merkataritza askeko akordioa ofentsiba neoliberalaren barnean kokatuz.

Makarronada potente baten ondoren, tailerrekin hasi dira. Gaurko Arratsaldeari kolore apur bat emateko Ingenieritzako ikasleen gidaritzapean foku tailerra egin dute. Deustuko ikasleen laguntzaz zeinu hizkuntzako elementu basikoak ikasi dituzte letretatik hasita, herri desberdinetako izenekin jarraituz eta eguneroko bizitzan beharrezkoak diren hainbat adierazpenekin  bukatuz. Kitzikan kolektiboaren eskurik Sexu askapeneko tailerra egin da. Gaur egungo gizartean sexuari buruzko dagoen ideia aztertuz eta gizartearen ideia nagusitik  at dauden alternatiba eta arazoak aztertuz herria kitzikatzen ibili dira. Honi jarraipen bat emateko eta tailer desberdinekin jarraitzeko “Utopiak planifikatzen” debatea hasi da. Bertan, mundu komunista utopiko batean gure egunerokotasuna birproduzitzen saiatu dira. Aldi berean “Herri zapalduetako emakumeon borrokak” hitzaldi-eztabaida egin da herrialde desberdinetako egoerak azalduz eta honen ondoren ikasleon artean eztabaida txiki bat egin da beste herrialdeetako egoerak gure egoerekin alderatuz.

Egitaraua

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s