Gaur hasi da Bilboko Herri Unibertsitatea, proiektu honen barruan Bilboko fakultate desberdinetako ikasleak batu gara hiru egunetako egitarauarekin ikasleok ikasleontzat unibertsitate eredu bat egiteko ahalmena dugula adierazteko.
12:30etan hasi dira Bilboko fakultate desberdinetako zutabeak Sarriko amaierako puntu izanda. Geroxeago, Sarrikon, 13:30etan manifestazio nagusia hasi da, jarraipen bat emanez bertako fakultatean kokatuta dagoen Blanco Garrido eraikina hartzeari, datorren hiru egunetako egitaraua bete ahal izateko. Bilboko Herri Unibertsitatearen aurkezpenaren ostean denon artean Herri Unibertsitatea kokatuko den txokoa atondu eta ezagutza jolasekin hasi gara, humore paregabean eman diogu hasiera hiru eguneko utopia honi.
Egitaraua arratsaldeko bostetan hasi da BorBor(K)ren laguntzaz egindako “Educación Popular” hitzaldia, gaur egungo hezkuntzari buruzko hausnarketa eginez eta honen alternatibak zeintzuk diren argudiatuz. Arratsaldeko bostetan hasi den beste hitzaldia Saharan egondako bi brigadisten eskutik izan da Euskal Herrian bizi den Saharaui gazte baten laguntzaz “Saharako askapen borroka”zein eta bertoko biztanleak egunero jasan behar duten egoera azalduz. 19:00tan Inproborroka, boxeo eta sexualitate tailerrekin jarraitu dugu.