[Kronika] Euskal Jaia San Mamesen

Beste urte betez tinko eutsi diogu unibertsitateko euskaldunok daukagun hitzorduari, Euskal Jaiari. Martxoa azterketaz josita datorkigu, hala ere, animoak eta gogoak ez zaizkigu falta izan pilak jarri eta beste behin ere Euskal Jaiaren eguna antolatzeko. Guk gogoa, zuk giroa! Horixe da Txantxangorri euskara taldearen leloa, eta giroa izan zen, hain zuzen, atzo falta izan ez zena.

WP_20150305_003

Eguraldia gure aldeko izan genuen atzoko egunean, Bilbon ohikoak ditugun zaparradak oporrak baitituen. Honi eskerrak, goizeko 12etatik hasita bazkal ordura arte, euskal musikaren konpainian jokoak antolatu genituen eta irabazleek izan zuten merezitako saria. Gosea baretzeko bazkari herrikoian dastatu eta edateko haina izan genuen Von Siemens plazan, bazkalosteko karaoke inprobisatuarekin jarraituz.

Arratsaldean, “Bilboko IGET-etik Zelanda Berriko erreka bizienetara” bidaia kronika entzuteko aukera izan genuen. BIGET-eko ikasleak, Zelanda Berrian urtebete egon ostean bizitako esperientzia, kontakizun eta inpresioak partekatu zituen.

Iluntzeari kolore apur bat emanez, triki-poteoari hasiera eman genion unibertsitatean bertan, Pozasetik jarraitu eta Antzokian aldakak astintzen bukatzeko. Gure trikitilari eta pandero joleek San Mameseko ikasleok dantzan jarri gintuzten, batzuk ezinda ibili baziren ere, koordinazioaren legeak errespetatu zituenik ere egon zen.

Beste urtebetez argi geratu da San Mames euskalduna badela, euskaraz ikasi eta disfrutatzea nahi eta posible dela. Horrexegatik, Txantxangorrik eskerrak ematen dizkizue atzo ekintzetan parte hartu zenuten guztioi, denon artean giro aparta sortu genuen, eta izan ez zirenei gonbitea luzatzen dizuegu beste batean gurekin bat egiteko.

Euskal Jaia

Advertisements