‘Bistaratu mikromatxismoa’ lehiaketa

Topatu.info eta Gaztezulo proiektu komunikatiboek “Bistaratu mikromatxismoa” lehiaketa jarri dute martxan, “mikromatxismoa bistaratzea izango da aurtengo lehiaketaren xedea. Agerian utzi nahi dugu gazteon artean ematen den ezkutuko indarkeria sexista, eta hori lortzeko sorkuntza lanak erabiliko ditugu.”

Hemen lehiakearen nondik norakoak:

Lau sail izango ditu lehiaketak:

  • IKUS-ENTZUNEZKOA (BIDEOA): gehienez 3 minutu, kredituak barne.
  • IDATZIA: gehienez 6.000 karaktere espazioak barne, ordenagailuz.
  • ARGAZKIA
  • ILUSTRAZIOA

Martxoaren 30ean 12:00etan amaituko da lanak entregatzeko epea, eta epaimahaiak edukia (gaiaren lanketa) eta ideia eta originaltasuna hartuko ditu kontuan puntuazioak ematerako orduan, kalitate tekniko eta artistikoarekin batera.

Sariei dagokienez, ez dira nolanahikoak izango! Bideo eta argazkien sailean reflex kamera bana eskuratuko dute irabazleek, idatzien sailean ordenagailu eramangarria, eta ilustrazioetan tableta grafikoa eta memoria eramangarria.

Sariak apirilean Donostian antolatuko dugun jardunaldian banatuko dira. Jardunaldi horretan mikromatxismoaren inguruko lanketa egingo dugu gazte eragileekin eta mugimendu feministako kolektiboekin elkarlanean. Ekitaldi parte hartzailea izango da, taldeetan batu eta elkarren esperientziak partekatzeko erabiliko duguna.

Lehiaketaren oinarriak ikusi eta parte hartzeko, webgune bat sortu dugu: www.gaztesorkuntzalehiaketa.net

Epea amaitzean, bertan batuko ditugu lan guztiak, bilduma eder bat osatuz.

Taldean zein bakarka, eragin buruari eta ea ideia polit bat gorpuzten duzuen! Sari erakargarriak eskuratu ditzazkezue!

Maquetaci—n 1

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s