Herri Unibertsitatea Bilbon Martxoaren 16tik 18ra

Lehengo ostegunean ikasleriak EU2015 eta zehazki 3+2 neurriaren aurka egindako indar erakustaldiaren ondoren, lanean jarraitzea ezinbestekoa zela argi geratu zen. Behin aurkakotasun hori erakutsita pauso bat aurrera eman eta hezkuntza alternatiba berria praktikara eramatea jarri zenhelburu gisa. Horregatik, hartutako konpromezuari jarraiki martxoan Herri Unibertsitateak eraikiko dira Euskal Herriko txoko ezberdinetan.

Bilboko ikasleek ere herritik eta herriarentzat den proiektu horren parte izan eta martxoaren 16, 17 eta 18an Herri Unibertsitatea eraikiko dute. Horren berri emateko, asteazken honetan, martxoak 4, 15:00etan prentsaurrekoa deitu dute IITUE-EUITIn (San Mames Berriko Eskolan).

HUkartela

Advertisements