O26 Ikasle Greba

Gaur, otsailak 26, erreformen aurrean Ikasle Abertzaleek deitu eta BUIAk babestutako mobilizazioan kalera atera gara bilboko ikasleok. EU2015 eta horrek dakarren 3+2aren aurrean planto egin dugu. Goizetik, pikete informatiboak izan dira Sarrikoko eta San Mameseko fakultateetan eta erreformen aurrean hezkuntza herrikoiaren alternatiba eraikitzeko asanbladak egin ondoren zutabeak atera dira 11:30etan Moyuara joateko. Sarriko ZutabeaIWP_20150226_019 Zutabeek hiri guztira eraman dute ikasleon aldarria eta azkenean Moyuan 12:30etan elkartu dira manifestazio bateratua egiteko. “Hezkuntza herritik ta herriarentzat” eta “Ikasle borrokaz lortuko dugu” oihu artean hezkuntza delegaritzara iritsi gara. Bertan, eraikuntzara salto eman eta gure hezkuntza eraikitzeko bidea jarraituko dugula adierazi dugu.

WP_20150226_12_55_51_Panorama

 ERREFORMEI PLANTO, ERAIKUNTZARA SALTO!

GORA IKASLEON BORROKA!

Advertisements