Talde Feministaren Aurkezpena San Mamesen

Gaur, Talde Feministaren aurkezpena izan da San Mamesen. Ikasle ugari bildu da giro ezin hobean elkar ezagutu eta genero zapalkuntzari buruz gehiago ikasteko. Patriarkatuak guztiz kontrolatzen duen inWP_20150225_002geniaritzaren munduan etorkizun parekidea irabazteko lanean hasteko prest daude ikasleak; tailer eta dinamika parte hartzaileen bidez kontzientziatu eta zapalkuntzarik gabeko espazioa eraikiz. Hurrengo elkarretaratzea datorren asteazkenean, martxoak 4, 14:00etan BIGETeko sarreran izango da. Taldea guztiz irekia da beraz, denok gaude parte hartzera gonbidatuak!

GORA EMAKUMEEN BORROKA!

Advertisements