Otsailak 26 Ikasle Greba!

Aurreikusten genuen bezala, EU2015 hezkuntza erreformaren lehen ondorioak ate joka ditugu; eta honen adierazle dugu duela pare bat aste Wertek iragarritako 3+2a.

Ez dugu erreforma hau onartzen, hezkuntzaren elitizazio prozesuan beste pauso bat dela ulertzen dugulako. Baina argi geratu dadila, gaur egungo ereduarekin ere ez gaudela ados, herriaren mesedetara egon beharko litzatekeen hezkuntzatik asko urruntzen delako.

Beharrezkoa ikusten dugu erantzun irmo bat ematea ikasleriak pairatzen duen eraso berri honen aurrean eta aldi berean, alternatibak eraikitzeari ekitea ezinbestekoa dela deritzogu Bilboko ikasleok ere. Ondorioz, BUIAk bat egin du otsailak 26rako Bizkaian Ikasle Abertzaleek deitutako Ikasle Grebarekin eta egun honetako mobilizazioekin.

o26

Advertisements