BADATOR BUIAKA!

Bilboko Unibertsitateetako Ikasle Asanblada (BUIA) Bilbo mailako ikasleen beharrak eta ekintzak koordinatzeko sortu zen; Bilboko fakultateen sakabanaketaren oztopoaren aurrean, unibertsitateetako asanbladak indartu eta ikasleon batasuna posible egiteko. Hortaz, BUIAk urte hauetan ezinbesteko lana egin du Ikasle Mugimenduaren aktibazioan.

Hala ere, ikasleok egiten dugun hori ezin da gure baitan geratu, zabaldu eta partekatzeko beharra daukagu. Ohiko komunikabideek hezkuntza sistema hegemonikoa elikatzen duten bitartean guk horren izaera zapaltzailea aditzera eman behar dugu. Gure helburuak lortu ahal izateko ezinbestekoa da ikasleok gure ahots propioa izatea.

Horregatik sortu dugu BUIAKA, Bilboko Unibertsitateetako Ikasle Asanbladen proiektu komunikatibo berria, kontra informatu eta ikasleriaren antolakuntzan hasitako bide horretan beste pauso bat emateko. Horrez gain, hausnarketa eta kontzientzia lantzeko espazioak ireki nahi ditu beste hezkuntza eredu baten bidean. Gaurko konfrontazioan eta biharko eraikuntzan gure bozgorailua izango da BUIAKA, ikasleok ikasleontzat egina.

Esan bezala, hemendik aurrera web orrialde berriaren, buiaka.info,  twitter (@buiakainfo) eta facebooken (Buiaka) bidez kaña emoten ibiliko gara. BUIA zabaltzera gatoz, entzun nahi ez gaituztenen belarriak oihuz eztandarazteko asmoz!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s