Leioa ikaslez bete da EHUren eredua baztertu eta Gurea Eraikitzeko beharra aldarrikatzeko

Ikusmin handia eraginda zuen gaurko mobilizazioak. Asteotan hedabideak gora eta behera ibili dira eta Euskal Herri osoan unibertsitate ereduari buruzko eztabaida mahaigainean jarri du ikasle mugimenduak. Debatea desitxuratzen saiatu dira batzuk ikasleriaren benetazko lema ezkutatu nahian: “Arazoa ez da errektore hau ala bestea, unibertsitate eredu hau zein dominazio sistema hau baizik”. Horregaitik, gaur ikasleriak Leioa… Read More Leioa ikaslez bete da EHUren eredua baztertu eta Gurea Eraikitzeko beharra aldarrikatzeko

#HUMozalikEz-ek San Mamesen egin du azaroaren 24ean Leioara joateko deialdia

Aurreko ikasturtean Herri Unibertsitatearen desalojoagatik Mozal Legearekin zigortuak izan ziren 35 ikasleek sortutako “Herri Uniari Mozalik Ez” dinamikak bere aurkezpen publikotik azaroaren 24a, errektoretzako hauteskundeak direla eta, haserrea adierazteko egun garrantzitsu bezala seinalatu du. BUIArekin batera atxikimendua eman dio egun horretan Leioako Kanpusean 12:00tan ikasle mugimenduak deitutako mobilizazio nazionalari. “Herri Uniari Mozalik Ez” dinamikak aipatutako… Read More #HUMozalikEz-ek San Mamesen egin du azaroaren 24ean Leioara joateko deialdia

HUMozalikEz eta BUIAk azaroaren 24an Leioara joateko deia egin dute

HUMozalikEz dinamikak urri hasieran egindako prentsaurrekoan EHU ikasleriak sortutako hezkuntza alternatibak errepresioarekin zapaltzearen errudun jo zuen (Mozal Legea aplikatuta 24.535€-ko isunak) eta azaroak 24 egun garrantzitsu bezala hartu haserrea azalerazteko. Errektoreak errektore ikasleriaren proiektu eta aldarrikapenak EHUrekin inkonpatibleak zirela argi utzi eta errepresioaz gaindi eraikitzeko konpromezuan mantendu nahi zuten deialdi horrekin. Aste batzuk geroago ikasle… Read More HUMozalikEz eta BUIAk azaroaren 24an Leioara joateko deia egin dute

Bilbouni IA-k EHUren joko zikina salatu eta garbitzaileen datorren asteko greba babestuko du

Lehengo urtean EHUko garbitzaileek mobilizazioak hasi zituzten ikasturte amaieran beraien lan baldintza prekarioak salatzeko. Ekainaren 8an jada kontzentrazioak burutu zituzten kanpus ezberdinetan beraien egoera salatu eta hitzarmen duin bat eskatzen, 2014tik aurrera hitzarmenik gabe daudelako. Baina egoerak, berdin jarraitzen du. EHUren babesarekin unibertsitatearen garbiketaz arduratzen diren 3 enpresa azpikontratatatuek kasu batzuetan %20-ra heltzen diren aurrekontu jaitsierak… Read More Bilbouni IA-k EHUren joko zikina salatu eta garbitzaileen datorren asteko greba babestuko du

Jardunaldi Internazionalistak Sarrikon gaurtik hasita

Gaurtik eta azaroaren 17ra arte hitzaldi sorta antolatu du Sarrikoko Ekonomia Kritikoko Taldeak (EKT), oraingoan internazionalismoa guztien arteko lotura bezala erabiliz. Donbass, Kuba, Turkia, Venezuela… eta beste herrialde batzuen errealitatera hurbiltzeko aukera emango dute jardunaldiek.   EKTren oharra: Aurten Sarrikoko Ekonomia Kritikoko Taldekideok ere lanean jarraitzen dugu. Aldi honetan nazioarteko gai desberdinak landu nahi izan… Read More Jardunaldi Internazionalistak Sarrikon gaurtik hasita

Azaroak 24, errektoretzako hauteskunde egunean, mobilizazioa deitu du Ikasle Mugimenduak

Atzo Prentsaurreko Masiboa burutu zuen ikasle mugimenduak Leioan, bertan izango baita azaroaren 24rako deitu duten mobilizazio nazionala. Egun horretan EHUko errektoretzako hauteskundeak direla aprobetxatuz ikasleriak aldarrikapenez beteko du kanpusa. Gaur ikasleriak bizi dituen arazoak EHUren izaera zapaltzailean dute jatorria eta azken denboran biderkatu dira zuzenean berari interpelatzen dizkioten borrokak fakultate ezberdinetan. Horregatik, mobilizazioak eskubide horiek… Read More Azaroak 24, errektoretzako hauteskunde egunean, mobilizazioa deitu du Ikasle Mugimenduak

Euskararen aldarrikapena indartuko du SUAk urriak 27ko Ostegun Kulturalean

Hilabete hasieran Sarrikoko Ekonomia Kritikoko Taldeak ikasturteko lehen Ostegun Kulturala antolatu zuen. Bertan hezkuntza kritikoari tartetxo bat irekitzearekin  batera aisialdian ikasleen arteko loturak indartzeko aukera ere egon zen. Orain, San Mames Unibertsitateko Asanbladaren txanda da. SUAk ere bere Ostegun Kulturala antolatuko du urriak 27 egitarau parte hartzaile, aldarrikatzaile eta alaia batekin. San Mamesen euskaraz ikasteko… Read More Euskararen aldarrikapena indartuko du SUAk urriak 27ko Ostegun Kulturalean